Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 5:33-41 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

33. Çuec igorri vkan duçue Ioannesgana, eta harc testimoniage eman drauca eguiari.

34. Baina nic eztut guiçonaganic testimoniageric recebitzen: baina gauça hauc erraiten ditut çuec salua çaiteztençát.

35. Hura cen candela çachecana eta argui eguiten çuena: eta çuec nahi içan çarete appur-batetacotz alegueratu haren arguian.

36. Baina nic Ioannesena baino testimoniage handiagoa dut: ecen niri Aitac compli ditzadançat eman drauzquidan obréc, nic eguiten ditudan obra beréc testificatzen duté niçaz ecen Aitac igorri vkan nauela.

37. Eta ni igorri nauen Aitac berac testificatu du niçaz. Eztuçue haren voza egundano ençun, ezeta haren irudia ikussi.

38. Eta eztuçue haren hitza çuec baithan egoiten dela: ecen nor harc igorri baitu, hura çuec eztuçue sinhesten.

39. Informa çaitezte diligentqui Scripturetaric; ecen çuec vste duçue hetan vicitze eternala duçuela: eta hec dirade niçaz testificatzen dutenac.

40. Eta etzarete ethorri nahi enegana, vicitzea duçuença.

41. Gloriaric guiçonetaric eztut hartzen.

Irakurri kapitulu osoa Joan 5