Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 4:28-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Vtzi ceçan bada bere vncia emazteac, eta ioan cedin hirira, eta erran ciecén leku hartaco gendey.

29. Çatozte, ikussaçue guiçon-bat ceinec erran baitrauzquit eguin ditudan gauça guciac: ezta haur Christ?

30. Ilki citecen bada hiritic, eta ethor citecen harengana.

31. Eta bizquitartean othoitz eguiten ceraucaten discipuluéc, cioitela, Magistrua, ian eçac.

32. Baina harc erran ciecén, Nic viandabat dut iateco, çuec eztaquiçuenic.

33. Erraiten çuten bada discipuluéc elkarren artean, Nehorc ekarri othe drauca iatera?

34. Dioste Iesusec, Ene viandá da eguin deçadan ni igorri nauenaren vorondatea, eta acaba deçadan haren obrá.

35. Eztuçue çuec erraiten, Oraino laur hilebethe dirade, eta vztá ethorriren da? Huná, erraiten drauçuet, goititzaçue çuen beguiac, miraitzaçue bazterrac, ecen ia churitu dirade vztaren biltzeco.

36. Eta vztá biltzen duenac, sari recebitzen du, eta biltzen du fructua vicitze eternaleracotzát: ereiten duenac bozcario duençát, bayeta biltzen duenac-ere.

37. Ecen hunetan erran haur eguiazco da, Bat da ereiten duena, eta bercebat biltzen duena.

38. Nic igorri çaituztet nekatu etzaretenaren biltzera: berceac nekatu içan dirade, eta çuec hayén trabailluan sarthu içan çarete.

39. Eta hiri hartaco Samaritanoetaric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan, emazte testificatu çuenaren erranagatic, cioela, Eguin dudan gucia erran draut.

40. Ethorri ciradenean bada Samaritanoac, othoitz eguin cieçoten hequin egon ledin: eta egon cedin han bi egun.

Irakurri kapitulu osoa Joan 4