Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 21:11-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Igan cedin Simon Pierris, eta tira ceçan sarea lurrera, ehun eta berroguey eta hamairur arrain handiz bethea: eta hambat bacen-ere, etzedin ethen sarea.

12. Dioste Iesusec, Çatozte barazcal çaitezte. Eta discipuluetaric batre etzayón venturatzen interrogatzera, Hi nor aiz? çaquitelaric ecen Iauna cela.

13. Ethorten da bada Iesus eta hartzen du oguia eta emaiten draue, eta arrainetic halaber.

14. Haur cen ia heren aldia Iesus bere discipuluey manifestatu içan çayena hiletaric resuscitatuz gueroztic.

15. Bada barazcaldu ciradenean, diotsá Simon Pierrisi Iesusec, Simon Ionaren semeá, hauc baino hobe dariztac? Diotsa, Bay Iauna: hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa, Bazcaitzac ene bildotsac.

16. Diotsa are berriz, Simon Ionaren semeá, on dariztac niri? Diotsa, Bay Iauna, hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa, Bazcaitzac ene ardiac.

17. Erraiten drauca herenean, Simon Ionaren semeá, on dariztac niri? Triste cedin Pierris ceren erran baitzieçón herenean, On dariztac niri? Eta erran cieçón, Iauna, hic gauça guciac badaquizquic, hic badaquic ecen on dariçadala. Diotsa Iesusec, Bazcaitzac ene ardiac.

18. Eguiaz eguiaz erraiten drauat, gazteago incenean, guerricatzen incén, eta bahindoan norat nahi baihincén: baina çahar adinean, hedaturen dituc eure escuac, eta bercec guerricaturen au, eta eramanen au nahi eztuquean lekura.

19. Eta haur erran ceçan, aditzera emaiten çuela cer herioz glorificaturen çuen Iaincoa. Eta haur erran çuenean, diotsa, Arreit niri.

20. Itzuliric Pierrisec ikus ceçan Iesusec maite çuen discipulu hura, iarreiquiten cela, cein sustengatu-ere baitzén affarian haren estomac gainera, eta erran baitzeçan, Iauna, nor da hi traditzen auena?

21. Haur bada ikussi çuenean Pierrisec, diotsa Iesusi, Iauna, eta haur cer?

22. Diotsa Iesusec, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, cer mengoa duc hic? hi arreit niri.

23. Eta ilki cedin hitz haur anayén artean ecen discipulu hura etzela hilen: baina etzeraucan erran Iesusec, eztuc hilen: baina, Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, cer mengoa duc hic?

Irakurri kapitulu osoa Joan 21