Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 2:2-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta deithu içan cen Iesus-ere, eta haren discipuluac ezteyetara.

3. Eta faltatu cenean mahatsarnoa, bere amác diotsa, Iesusi, Mahatsarnoric eztié.

4. Diotsa Iesusec, Cer dut nic hirequin emaztea? oraino eztun ethorri ene orena.

5. Dioste haren amac cerbitzariey, Cer-ere erran baitieçaçue, eguiçue.

6. Eta ciraden han sey kuba harrizcoric eçarriac Iuduén purificationearen araura, çaducatenic batbederac birá edo hirurná neurri.

7. Dioste Iesusec, Bethaitzaçue kubác vrez. Eta bethe citzaten garairano.

8. Orduan dioste, Eraitsaçue orain, eta ekarroçue mestedostalari. Eta ekar cieçoten:

9. Eta dastatu çuenean mestedostalac vr mahatsarno eguin içan cena (eta etzaquian nondic cen: baina vra karreatu çuten cerbitzariéc baçaquiten) deitzen du sposoa mestedostalac,

10. Eta diotsa, Guiçon guciac lehenic mahatsarno ona eçarten dic, guero vngui edan duqueiten orduan, gaichtoena: baina hic beguiratu vkan duc mahatsarno ona oraindrano.

11. Signo hatse haur eguin ceçan Iesusec Cana Galileacoan, eta manifesta ceçan bere gloriá: eta sinhets ceçaten hura baithan haren discipuluéc

Irakurri kapitulu osoa Joan 2