Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 18:15-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta iarreiquiten çayón Iesusi Simon Pierris, eta berce discipulubat, eta discipulu hura cen Sacrificadore subiranoaren eçaguna, eta sar cedin Iesusequin batean Sacrificadore subiranoaren salán

16. Baina Pierris borthaldean campotic cegoen. Ilki cedin bada berce discipulu Sacrificadore subiranoaren eçaguna, eta minça cequión nescato borthalçainari, eta sar eraci ceçan Pierris.

17. Eta erran cieçón Pierrisi nescato borthalçainac. Ez othe aiz hi-ere guiçon hunen discipuluetaric? Dio harc, Ez naun.

18. Eta ceuden han cerbitzariac eta officierac ikatz kamborra eguinic, ecen hotz ari cen, eta berotzen ciraden: eta cen hequin Pierris-ere eta berotzen cegoen.

19. Sacrificadore subiranoac bada interroga ceçan Iesus bere discipuluéz eta bere doctrináz.

20. Ihardets cieçón Iesusec, Ni publicoqui minçatu içan natzayóc munduari, nic bethiere iracatsi vkan diat synagogán eta templean, nora Iuduac alde gucietaric biltzen baitirade, eta secretuan eznauc minçatu deus.

21. Cergatic interrogatzen nauc ni? interrogaitzac ni cer minçatu natzayen ençun dutenac: hará, hec ciaquié cer erran dudan nic.

Irakurri kapitulu osoa Joan 18