Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 18:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Gauça hauc erran cituenean, ilki cedin Iesus bere discipuluequin Cedrongo torrentaz berce aldera, non baitzén baratzebat, ceinetan sar baitzedin hura eta haren discipuluac

2. Eta baçaquian leku hura Iudasec-ere, ceinec traditzen baitzuen hura: ecen anhitzetan Iesus bildu içan cen hara bere discipuluequin.

3. Iudas bada harturic soldadozco bandabat, eta Sacrificadore principaletaric eta Phariseuetaric officierac, ethor cedin hara lanternequin eta torchoequin eta harmequin.

4. Iesusec bada çaquizquialaric haren gainera ethorteco ciradenen gauça guciac, aitzinaraturic erran ciecén, Noren bilha çabiltzate?

5. Ihardets cieçoten, Iesus Nazarenoren. Dioste Iesusec, Ni naiz. Eta hequin cegoen Iudas-ere ceinec traditzen baitzuen hura.

6. Bada erran cerauenean, Ni naiz, guibelerat citecen, eta eror citecen lurrera.

7. Orduan berriz interroga citzan, Noren bilha çabiltzate? Eta hec erran ceçaten, Iesus Nazarenoren.

8. Ihardets ceçan Iesusec, Erran drauçuet ecen ni naicela: bada baldin ene bilha baçabiltzate, vtzitzaçue hauc ioaitera.

9. Erran çuen hitza compli ledinçát, Niri hic eman drauzquidanetaric, eztiát galdu batre.

10. Eta Simon Pierrisec nola baitzuen ezpatá, idoqui ceçan hura, eta io ceçan Sacrificadore subiranoaren cerbitzaria, eta ebaqui cieçón escuineco beharria: eta cerbitzariaren icena cen Malchus.

11. Erran cieçón bada Iesusec Pierrisi, Eçarrac eure ezpatá maguinán: ala eztut edanen Aitac niri eman drautan copa?

12. Orduan bandác eta capitainac eta Iuduen officieréc elkarrequin hatzaman ceçaten Iesus, eta esteca ceçaten.

13. Eta eraman ceçaten lehenic Annasgana: (ecen Caiphasen guinharreba cen, cein baitzén vrthe hartaco Sacrificadore subirano) eta harc igor ceçan hura estecaturic Caiphas Sacrificadore subiranoagana.

14. Eta Caiphas cen conseillu eman cerauena Iuduey ecen probetchu cela guiçombat hil ledin populuagatic.

Irakurri kapitulu osoa Joan 18