Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 17:9-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Nic hecgatic othoitz eguiten diat: eztiat munduagatic othoitz eguiten, baina hic niri eman drauzquidanacgatic, ecen hiriac dituc.

10. Eta ene gauça guciac hire dituc, eta hireác ene, eta glorificatu içan nauc hetan.

11. Eta guehiagoric eznauc munduan, baina hauc munduan dituc, eta ni hiregana ethorten nauc. Aita sainduá, beguiraitzac eure icenean, niri eman drauzquidanac, bat diradençat, gu beçala.

12. Hequin munduan nincenean, nic beguiratzen nitián hec hire icenean: niri eman drauzquidanac, nic beguiratu citiat, eta hetaric batre eztuc galdu içan, perditionezco semea baicen: Scripturá compli ledinçát.

13. Eta orain hiregana ethorten nauc, eta gauça hauc erraiten citiat munduan, dutençát ene alegrança complitua berac baithan.

14. Nic eman diraueat hæy hire hitza, eta munduac hec gaitzetsi vkan citic, ceren ezpaitirade mundutic, nola ni-ere ezpainaiz mundutic.

15. Eztiat othoitz eguiten ken ditzán hec mundutic, baina beguira ditzán gaichtotic.

16. Eztituc mundutic, nola ni-ere ezpainaiz mundutic.

17. Sanctificaitzac hec eure eguiáz: hire hitza duc eguiá.

18. Nola ni igorri bainauc mundura, nic-ere igorri citiat hec mundura.

Irakurri kapitulu osoa Joan 17