Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 14:16-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Eta nic othoitz eguinen draucat Aitari, eta berce Consolaçalebat emanen drauçue, dagoençat çuequin eternalqui:

17. Eguiazco Spiritu munduac ecin recebi deçaquena diot: ceren ezpaitu ikusten hura, ez eçagutzen: baina çuec badaçaguçue hura, ceren çuec baithan egoiten baita, eta çuetan içanen da.

18. Etzaituztet vtziren çurtz: itzuliren naiz çuetara.

19. Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere vicico çarete.

20. Egun hartan çuec duçue eçaguturen ecen ni naicela neure Aita baithan, eta çuec ni baithan eta ni çuec baithan.

21. Ene manamenduey datchetena, eta hec beguiratzen dituena, da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia içanen da: eta nic hari on eritziren draucat, eta manifestaturen draucat hari neure buruä.

22. Diotsa Iudasec, ez Iscariotec, Iauna, nondic da ceren guri eure buruä manifestaturen baitraucuc, eta ez munduari?

23. Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Baldin norbeitec on badarizt niri, ene hitza beguiraturen du: eta ene Aitac onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza eguinen dugu.

24. Niri on eztariztanac, ene hitzac eztitu beguiratzen: eta ençuten duçuen hitza, ezta enea, baina ni igorri nauen Aitarena.

25. Gauça hauc erran drauzquiçuet, çuequin nagoela.

26. Baina Consolaçaleac, Spiritu sainduac, cein igorriren baitu Aitac ene icenean, harc iracatsiren drauzquiçue gauça guciac, eta orhoit eraciren drauzquiçue erran drauzquiçuedan gauça guciac

27. Baquea vtziten drauçuet, neure baquea emaiten drauçuet: eztrauçuet munduac emaiten duen beçala, nic emaiten çuey. Eztadila trubla çuen bihotza, eta eztadila icit.

28. Ençun duçue ecen erran drauçuedala, Banoa, eta itzuliren naiz çuetara. Baldin on bacindarizté, segur aleguera cintezquete ceren erran baitut, banoa Aitaganát: ecen Aita ni baino handiago da.

29. Eta orain erran drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean sinhets deçaçuençát.

30. Eznaiz guehiagoric çuequin anhitz minçaturen: ecen ethorri da mundu hunetaco princea, eta nitan eztu deus.

31. Baina haur eguiten da, eçagut deçançát munduac: ecen on daritzadala Aitari: eta nola manatu bainau Aitac, hala eguiten dut. Iaiqui çaitezte, goacen hemandic.

Irakurri kapitulu osoa Joan 14