Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 13:23-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Eta cen Iesusen discipuluetaric bat mahainean haren bulharrera iarria, cein maite baitzuen Iesusec:

24. Eta keinu eguin cieçón huni Simon Pierrisec, galde leguión, cein cen harc erraiten çuena.

25. Bada harc Iesusen stomaquera beheraturic, diotsa, Iauna, cein da?

26. Ihardets ceçan Iesusec, Hura duc nic ahamen trempatua emanen draucadana. Eta busti çuenean ahamena, eman cieçón Iudas Iscariot Simonenari.

27. Eta ahamenaren ondoan sar cequión Satan. Eta diotsa Iesusec, Eguiten duana eguic fitetz.

28. Baina mahainean ciradenetaric batec-ere etzuen aditzen certara hura erran ceraucan.

29. Ecen batzuc vste çuten, ceren mulsá baitzuen Iudasec, ecen erran ceraucala Iesusec, Eros itzac bestacotzát behar ditugun gauçác: edo paubrey cerbait eman liecén.

30. Hura bada ahamena harturic, bertan ilki cedin, eta cen gauä.

31. Eta ilki cenean, erran ceçan Iesusec, Orain glorificatu da guiçonaren Semea, eta Iaincoa glorificatu da hartan.

32. Baldin Iaincoa glorificatu bada hartan, Iaincoac-ere glorificaturen du hura bere baithan, eta bertan glorificaturen du hura.

33. Haourtoác, oraino appurbat çuequin naiz: bilhaturen nauçue: baina Iuduey erran drauedan beçala, Norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin ethor çaitezquete: hala çuey-ere erraiten drauçuet orain.

34. Manamendu berribat emaiten drauçuet, batac berceari on daritzoçuen, nic çuey on eritzi drauçuedan beçala, çuec-ere elkarri on daritzoçuençat.

35. Hunetan eçaguturen dute guciéc ecen ene discipulu çaretela, baldin charitate baduçue batac berceagana.

36. Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, norat ioaiten aiz? Ihardets cieçón Iesusec, Norat ni ioaiten bainaiz, ecin orain iarreiqui aquidit: baina iarreiquiren atzait guero.

37. Diotsa Pierrisec, Iauna, ceren ecin iarreiqui naquidic orain? neure arima hiregatic eçarriren diát.

38. Ihardets cieçón Iesusec, Eure arimá enegatic eçarriren baituc? eguiaz eguiaz erraiten drauat, eztic ioren oillarrac vkatu nuqueano hiruretan.

Irakurri kapitulu osoa Joan 13