Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 13:23-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Eta cen Iesusen discipuluetaric bat mahainean haren bulharrera iarria, cein maite baitzuen Iesusec:

24. Eta keinu eguin cieçón huni Simon Pierrisec, galde leguión, cein cen harc erraiten çuena.

25. Bada harc Iesusen stomaquera beheraturic, diotsa, Iauna, cein da?

26. Ihardets ceçan Iesusec, Hura duc nic ahamen trempatua emanen draucadana. Eta busti çuenean ahamena, eman cieçón Iudas Iscariot Simonenari.

27. Eta ahamenaren ondoan sar cequión Satan. Eta diotsa Iesusec, Eguiten duana eguic fitetz.

28. Baina mahainean ciradenetaric batec-ere etzuen aditzen certara hura erran ceraucan.

29. Ecen batzuc vste çuten, ceren mulsá baitzuen Iudasec, ecen erran ceraucala Iesusec, Eros itzac bestacotzát behar ditugun gauçác: edo paubrey cerbait eman liecén.

30. Hura bada ahamena harturic, bertan ilki cedin, eta cen gauä.

31. Eta ilki cenean, erran ceçan Iesusec, Orain glorificatu da guiçonaren Semea, eta Iaincoa glorificatu da hartan.

Irakurri kapitulu osoa Joan 13