Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 13:13-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Çuec deitzen nauçue, Magistrua eta Iauna, eta vngui dioçue: ceren bainaiz.

14. Baldin beraz nic ikuci baditut çuen oinac Iauna eta Magistrua naicelaric, çuec-ere behar drauzteçue elkerri oinac ikuci.

15. Ecen exemplu eman vkan drauçuet, nic çuey eguin drauçuedan beçala, çuec-ere daguiçuen.

16. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Cerbitzaria ezta bere nabussia baino handiago, ezeta embachadorea hura igorten duena bainoa handiago.

17. Baldin gauça hauc badaquizquiçue, dohatsu içanen çarete baldin eguin baditzaçue.

18. Eznaiz çueçaz gucioz minço: nic badaquit cein elegitu ditudan: baina behar da compli dadin Scripturá, Enequin oguia iaten duenac, altchatu du ene contra bere oindogorá.

19. Oraindanic erraiten drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean, sinhets deçaçuençát ecen ni naicela.

20. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nic norbeit igor badeçat, norc-ere hura recebitzen baitu, ni recebitzen nau: eta ni recebitzen nauenac, recebitzen du ni igorri nauena.

Irakurri kapitulu osoa Joan 13