Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 13:12-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Bada ikuci cituenean hayén oinac, eta bere arropac harçara hartu cituenean, berriz mahainean, iarriric erran ciecén, Badaquiçue cer eguin drauçuedan ?

13. Çuec deitzen nauçue, Magistrua eta Iauna, eta vngui dioçue: ceren bainaiz.

14. Baldin beraz nic ikuci baditut çuen oinac Iauna eta Magistrua naicelaric, çuec-ere behar drauzteçue elkerri oinac ikuci.

15. Ecen exemplu eman vkan drauçuet, nic çuey eguin drauçuedan beçala, çuec-ere daguiçuen.

16. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, Cerbitzaria ezta bere nabussia baino handiago, ezeta embachadorea hura igorten duena bainoa handiago.

17. Baldin gauça hauc badaquizquiçue, dohatsu içanen çarete baldin eguin baditzaçue.

18. Eznaiz çueçaz gucioz minço: nic badaquit cein elegitu ditudan: baina behar da compli dadin Scripturá, Enequin oguia iaten duenac, altchatu du ene contra bere oindogorá.

19. Oraindanic erraiten drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean, sinhets deçaçuençát ecen ni naicela.

20. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, baldin nic norbeit igor badeçat, norc-ere hura recebitzen baitu, ni recebitzen nau: eta ni recebitzen nauenac, recebitzen du ni igorri nauena.

21. Gauça hauc erran cituenean Iesus trubla cedin spirituan, eta testifica ceçan, eta erran, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ecen çuetaric batec tradituren nauela ni.

22. Orduan discipuluéc batac berceaganat behatzen çutén, ceinez minço cen dudatan içanez.

23. Eta cen Iesusen discipuluetaric bat mahainean haren bulharrera iarria, cein maite baitzuen Iesusec:

24. Eta keinu eguin cieçón huni Simon Pierrisec, galde leguión, cein cen harc erraiten çuena.

25. Bada harc Iesusen stomaquera beheraturic, diotsa, Iauna, cein da?

Irakurri kapitulu osoa Joan 13