Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 12:32-47 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Eta nic, baldin goititua banaiz lurretic, guciac tiraturen ditut neuregana.

33. (Eta haur erraiten çuen, aditzera emaiten çuela cer herioz hil behar çuen)

34. Ihardets cieçón gendetzeac, Guc ençun diagu Leguetic, ecen Christ badagoela eternalqui: eta nola hic erraiten duc ecen behar dela goiti dadin guiçonaren Semea? nor da guiçonarenSeme hori?

35. Erran ciecén orduan Iesusec, Oraino dembora guti batetacotz Arguia çuequin da: ebil çaitezte Arguia duçueno, ilhumbeac ardiets etzaitzatençát: ecen ilhumbean dabilanac, eztaqui norat ioaiten den.

36. Arguia duçueno sinhets eçaçue. Arguia baithan, Arguiaren seme çaretençat. Gauça hauc erran citzan Iesusec: guero ioanic gorde cedin hetaric.

37. Eta hambat miraculu eguin baçuen-ere hayén aitzinean, etzuten sinhesten hura baithan:

38. Esaias prophetaren hitza compli ledinçát, cein erran vkan baitu, Iauna, norc sinhetsi vkan du gure hitza, eta Iaunaren bessoa nori reuelatu içan çayo?

39. Halacotz ecin sinhets ceçaqueten, ceren berriz erran baitu Esaiasec,

40. Itsutu vkan ditu hayén beguiac, eta gogortu vkan du hayén bihotza: beguiz ikus ezteçatençat, eta bihotzez adi ezteçaten, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan.

41. Gauça hauc erran citzan Esaiasec, haren gloriá ikussi çuenean, eta minçatu içan da harçaz.

42. Badaric-ere principaletaric-ere anhitzec hura baithan sinhets ceçaten: baina Phariseuacgatic etzuten aithortzen, synagogatic campora egotz litecen beldurrez.

43. Ecen maiteago vkan dute guiçonén gloriá, ecen ez Iaincoaren gloriá.

44. Orduan oihu eguin ceçan Iesusec, eta erran ceçan, Ni baithan sinhesten duenac, eztu sinhesten ni baithan, baina ni igorri nauena baithan.

45. Eta ni ikusten nauenac, ikusten du ni igorri nauena.

46. Ni Argui mundura ethorri naiz, ni baithan sinhesten duenic batre, ilhumbean eztagoençát

47. Eta baldin nehorc ençun baditza ene hitzac, eta ez sinhets, nic eztut condemnatzen hura: ecen eznaiz ethorri mundua condemna deçadançát, baina mundua salua deçadançat.

Irakurri kapitulu osoa Joan 12