Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 12:28-41 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Aitá, glorifica eçac eure icena. Ethor cedin orduan vozbat cerutic, cioela, Eta glorificatu diat, eta berriz glorificaturen.

29. Eta gendetze han cenac, eta ençun çuenac, cioen, igorciribat eguin çuela. Bercéc cioiten, Aingueruä minçatu içan çayo.

30. Ihardets ceçan Iesusec eta erran, Ezta enegatic voz haur eguin içan, baina çuengatic.

31. Orain da mundu hunen iugemendua: orain mundu hunetaco princea egotziren da campora.

32. Eta nic, baldin goititua banaiz lurretic, guciac tiraturen ditut neuregana.

33. (Eta haur erraiten çuen, aditzera emaiten çuela cer herioz hil behar çuen)

34. Ihardets cieçón gendetzeac, Guc ençun diagu Leguetic, ecen Christ badagoela eternalqui: eta nola hic erraiten duc ecen behar dela goiti dadin guiçonaren Semea? nor da guiçonarenSeme hori?

35. Erran ciecén orduan Iesusec, Oraino dembora guti batetacotz Arguia çuequin da: ebil çaitezte Arguia duçueno, ilhumbeac ardiets etzaitzatençát: ecen ilhumbean dabilanac, eztaqui norat ioaiten den.

36. Arguia duçueno sinhets eçaçue. Arguia baithan, Arguiaren seme çaretençat. Gauça hauc erran citzan Iesusec: guero ioanic gorde cedin hetaric.

37. Eta hambat miraculu eguin baçuen-ere hayén aitzinean, etzuten sinhesten hura baithan:

38. Esaias prophetaren hitza compli ledinçát, cein erran vkan baitu, Iauna, norc sinhetsi vkan du gure hitza, eta Iaunaren bessoa nori reuelatu içan çayo?

39. Halacotz ecin sinhets ceçaqueten, ceren berriz erran baitu Esaiasec,

40. Itsutu vkan ditu hayén beguiac, eta gogortu vkan du hayén bihotza: beguiz ikus ezteçatençat, eta bihotzez adi ezteçaten, eta conuerti eztitecen, eta senda eztitzadan.

41. Gauça hauc erran citzan Esaiasec, haren gloriá ikussi çuenean, eta minçatu içan da harçaz.

Irakurri kapitulu osoa Joan 12