Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 12:26-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Baldin ni cembeitec cerbitzatzen banau, niri iarreiqui bequit: eta non ni içanen bainaiz, han ene cerbitzaria-ere içanen da: eta baldin cembeitec ni cerbitza baneça, ohoraturen du hura ene Aitac.

27. Orain ene arimá trublatua da: eta cer erranen dut? Aitá, empara neçac oren hunetaric: baina halacotz ethorri nauc oren hunetara.

28. Aitá, glorifica eçac eure icena. Ethor cedin orduan vozbat cerutic, cioela, Eta glorificatu diat, eta berriz glorificaturen.

29. Eta gendetze han cenac, eta ençun çuenac, cioen, igorciribat eguin çuela. Bercéc cioiten, Aingueruä minçatu içan çayo.

30. Ihardets ceçan Iesusec eta erran, Ezta enegatic voz haur eguin içan, baina çuengatic.

31. Orain da mundu hunen iugemendua: orain mundu hunetaco princea egotziren da campora.

32. Eta nic, baldin goititua banaiz lurretic, guciac tiraturen ditut neuregana.

33. (Eta haur erraiten çuen, aditzera emaiten çuela cer herioz hil behar çuen)

34. Ihardets cieçón gendetzeac, Guc ençun diagu Leguetic, ecen Christ badagoela eternalqui: eta nola hic erraiten duc ecen behar dela goiti dadin guiçonaren Semea? nor da guiçonarenSeme hori?

Irakurri kapitulu osoa Joan 12