Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 12:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada Iesus sey egun bazcoren aitzinetic ethor cedin Bethaniara, non baitzén Lazaro hil içan cena, cein resuscitatu baitzuen hiletaric.

2. Eguin cieçoten bada hari affaribat han, eta Marthac cerbitzua eguiten çuen: eta Lazaro cen harequin mahainean iarriric ceudenetaric bat.

3. Orduan Mariac harturic liberabat vnguentu aspic finez precio handitacoric, vncta citzan Iesusen oinac, eta ichuca citzan bere adatsaz: eta etchea bethe cedin vnguentuaren vrrinez.

4. Orduan erran ceçan haren discipuluetaric batec, Iudas Iscariot Simonen semeac, hura tradituren çuenac.

5. Ceren vnguentu haur ezta saldu içan hirurehun dinerotan, eta eman paubrey?

6. Eta haur erran ceçan, ez paubrez harc ansiaric çuenez: baina ceren ohoin baitzen,eta mulsá baitzuen, eta eçarten ciradenac harc ekarten baitzituen.

7. Erran ceçan bada Iesusec, Vtzi eçac, ene sepultura eguneco hori beguiratu dic.

8. Ecen paubreac bethiere vkanen dituçue çuequin: baina ni eznauçue bethiere vkanen.

9. Orduan eçagut ceçan Iuduetaric gendetze handic, ecen han cela: eta ethor citecen ez Iesusgatic solament, baina are Lazaro ikus leçatençat, cein harc hiletaric resuscitatu baitzuen.

Irakurri kapitulu osoa Joan 12