Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 11:5-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta cituen maite Iesusec Martha, eta haren ahizpá, eta Lazaro.

6. Bada ençun çuenean ecen eri cela, bi egun egon cedin, orduan non baitzén leku hartan.

7. Guero horren ondoan erran ciecén discipuluey, Goacen Iudearát berriz.

8. Diotsate discipuluéc, Magistruá, orain ciabiltzan Iuduac hi lapidatu nahiz, eta berriz hara ioaiten aiz?

9. Ihardets ceçan Iesusec, Egunean eztira hamabi oren? baldin nehor egunaz ebil badadi, ezta behaztopatzen: ecen mundu hunetaco arguia ikusten du.

10. Baina baldin nehor ebil badadi gauaz, behaztopatzen da: ecen arguiric ezta hura baithan.

11. Gauça hauc erraiten ditu, eta guero dioste, Lazaro gure adiquisdea lo datza, baina banoa iratzar deçadan.

12. Erran cieçoten bada bere discipuléc, Iauna, baldin lo badatza sendaturen duc.

13. Eta haur erran ceçan Iesusec haren herioaz: eta hec vste çuten lozco lokartzeaz erraiten çuela.

14. Orduan bada erran ciecén Iesusec claroqui, Lazaro hil da:

15. Eta aleguera naiz çuengatic (sinhets deçaçuençat) ceren ezpainincén han: baina goacen harengana.

16. Erran ciecén bada Thomas Didymus deitzen denac discipulu laguney, Goacen gu-ere horrequin hil gaitecençát.

17. Ethor cedin bada Iesus, eta eriden ceçan hura ia laur egun çuela monumentean cela.

18. Cen bada Bethania hurbil Ierusalemeren hamaborz stadioren inguruä:

19. Eta Iuduetaric anhitz ethor citecen Marthagana eta Mariagana, hec consola litzatençát bere anayeaz.

20. Marthac bada ençun ceçanean Iesus ethorten cela, aitzinera ilki cequión: eta Maria etchean iarriric cegoen.

Irakurri kapitulu osoa Joan 11