Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 11:48-53 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

48. Baldin hunela vtzi badeçagu, guciéc sinhetsiren duté hori baithan: eta ethorriren dirade Romanoac, eta arrasaturen duté bay gure lekua, bay nationea.

49. Orduan hetaric batec, Caiphasec, cein baitzén vrthe hartaco Sacrificadore subirano, erran ciecén, Çuec eztaquiçue deus:

50. Eta eztuçue pensatzen ecen probetchu dugula, guiçombat hil dadin populuagatic, eta natione gucia gal eztadin.

51. Eta haur bere burutic etzeçan erran: baina nola baitzén vrthe hartaco Sacrificadore subirano, prophetiza ceçan ecen Iesusec hil behar luela nationeagatic.

52. Eta ez solament natione harengatic, baina are Iaincoaren haour barreyatuac bil litzançát batetara

53. Bada egun harçaz gueroztic consultatzen çutén elkarrequin hura hil leçatençát.

Irakurri kapitulu osoa Joan 11