Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 11:32-45 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Bada Mariac, ethor cedinean Iesus cen lekura, hura ikussiric, egotz ceçan bere buruä haren oinetara, ciotsala, Iauna, baldin içan bahinz hemen, etzuqueán hil ene anaye.

33. Iesusec bada ikus ceçanean hura nigarrez legoela, eta harequin ethorri ciraden Iuduac nigarrez leudela, spirituz mouituric trubla ceçan bere buruä:

34. Eta erran ceçan, Non eçarri duçue? Erraiten draucate, Iauna, athor eta ikussac.

35. Eta nigar eguin ceçan Iesusec.

36. Erran ceçaten bada Iuduéc, Horra nola maite çuen.

37. Eta hetaric batzuc erran ceçaten, Ecin eguin ciroqueen itsuaren beguiac irequi dituen hunec, haur-ere hil ezladin?

38. Iesus bada berriz bere baithan mouitzen cela, ethorten da monumentera, eta lecea cen, eta harribat haren gainera, eçarria.

39. Dio Iesusec, Altcha eçaçue harria. Diotsa Marthac, hil içan cenaren arrebác, Iauna, kirestu duc gaurguero: ecen laur egunetacoa duc.

40. Diotsa Iesusec, Eztraunat erran, ecen baldin sinhets badeçan ikussiren dunala Iaincoaren gloria?

41. Ken ceçaten bada harria, hila eçarri içan cen lekutic. Orduan Iesusec altchaturic goiti beguiac, erran ceçan, Aitá, esquerrac emaiten drauzquiat, ceren ençun bainauc:

42. Eta nic baniaquián ecen bethi ençuten nauala: baina inguru dagoen gendetzeagatic erran diát, sinhets deçatençat ecen hic igorri nauala.

43. Eta hauc erranic, voz goraz oihu eguin ceçan, Lazaro, athor campora.

44. Eta hil içan cena ilki cedin, escuac eta oinac lothuraz lothuac cituela: eta haren beguithartea crobitchet batez cen estalia. Dioste Iesusec, Lacha eçaçue eta vtzi eçaçue ioaitera.

45. Bada Iudu Mariagana ethorri ciradenetaric, eta Iesusec eguin cituen gauçác ikussi cituztenetaric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan.

Irakurri kapitulu osoa Joan 11