Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 11:14-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Orduan bada erran ciecén Iesusec claroqui, Lazaro hil da:

15. Eta aleguera naiz çuengatic (sinhets deçaçuençat) ceren ezpainincén han: baina goacen harengana.

16. Erran ciecén bada Thomas Didymus deitzen denac discipulu laguney, Goacen gu-ere horrequin hil gaitecençát.

17. Ethor cedin bada Iesus, eta eriden ceçan hura ia laur egun çuela monumentean cela.

18. Cen bada Bethania hurbil Ierusalemeren hamaborz stadioren inguruä:

19. Eta Iuduetaric anhitz ethor citecen Marthagana eta Mariagana, hec consola litzatençát bere anayeaz.

20. Marthac bada ençun ceçanean Iesus ethorten cela, aitzinera ilki cequión: eta Maria etchean iarriric cegoen.

21. Erran cieçón bada Marthac Iesusi, Iauna, baldin içan bahinz hemen, ene anaye etzuqueán hil:

22. Baina orain-ere baceaquiat ecen cer-ere galde eguinen baitraucac Iaincoari, emanen drauala hiri.

23. Diotsa Iesusec, Resuscitaturen dun hire anaye.

24. Diotsa Marthac, Baceaquiat ecen resuscitaturen dela resurrectionean, azquen egunean.

25. Erran cieçón Iesusec, Ni naun resurrectionea eta vicitzea: ni baithan sinhesten duena, baldin hil içan badere vicico dun:

26. Eta nor-ere vici baita, eta sinhesten baitu ni baithan, seculan eztun hilen. Sinhesten dun haur?

27. Erraiten drauca, Bay, Iauna, nic diat sinhesten ecen hi aicela Christ Iaincoaren Seme mundura ethorteco cena.

28. Eta haur erranic, ioan cedin, eta secretuqui dei ceçan Maria bere ahizpá, cioela, Magistrua dun hemen, eta deitzen au.

29. Hura, hori ençun duenean, iaiquiten da fitetz, eta ethorten da harengana.

30. Ecen oraino etzén ethorri Iesus burgura: baina cen Marthac encontratu çuen lekuan.

31. Orduan harequin etchean ciraden Iuduac, eta hura consolatzen çutenac, ikussiric ecen Maria hain fitetz iaiqui, eta ilki cela, iarreiqui cequizquion hari, cioitela, Monumentera ioaiten da, han nigar daguiançat.

Irakurri kapitulu osoa Joan 11