Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 11:12-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Erran cieçoten bada bere discipuléc, Iauna, baldin lo badatza sendaturen duc.

13. Eta haur erran ceçan Iesusec haren herioaz: eta hec vste çuten lozco lokartzeaz erraiten çuela.

14. Orduan bada erran ciecén Iesusec claroqui, Lazaro hil da:

15. Eta aleguera naiz çuengatic (sinhets deçaçuençat) ceren ezpainincén han: baina goacen harengana.

16. Erran ciecén bada Thomas Didymus deitzen denac discipulu laguney, Goacen gu-ere horrequin hil gaitecençát.

17. Ethor cedin bada Iesus, eta eriden ceçan hura ia laur egun çuela monumentean cela.

18. Cen bada Bethania hurbil Ierusalemeren hamaborz stadioren inguruä:

19. Eta Iuduetaric anhitz ethor citecen Marthagana eta Mariagana, hec consola litzatençát bere anayeaz.

20. Marthac bada ençun ceçanean Iesus ethorten cela, aitzinera ilki cequión: eta Maria etchean iarriric cegoen.

21. Erran cieçón bada Marthac Iesusi, Iauna, baldin içan bahinz hemen, ene anaye etzuqueán hil:

22. Baina orain-ere baceaquiat ecen cer-ere galde eguinen baitraucac Iaincoari, emanen drauala hiri.

Irakurri kapitulu osoa Joan 11