Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 10:23-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Eta passeatzen cen Iesus templean Salomonen galerian.

24. Ingura ceçaten bada hura Iuduéc, eta erran cieçoten, Noizdrano gure arimá daducac dudatan? baldin hi bahaiz Christ, erran ieçaguc frangoqui.

25. Ihardets ciecén Iesusec, Erran drauçuet, eta eztuçue sinhesten: nic neure Aitaren icenean eguiten ditudan obréc niçaz testificatzen duté.

26. Baina çuec eztuçue sinhesten: ecen etzarete ene ardietaric, nola erran baitrauçuet.

27. Ene ardiéc ene voza ençuten duté, eta nic ecagutzen ditut hec, eta iarreiquiten çaizquit niri.

28. Eta nic vicitze eternala emaiten drauet hæy: eta eztirade galduren seculan: eta eztitu harrapaturen hec nehorc ene escutic.

29. Ene Aita niri hec eman drauzquidana, guciac baina handiago da, eta nehorc ecin harrapa ditzaque hec ene Aitaren escutic.

30. Ni eta Aita bat gara.

31. Har ceçaten bada berriz harri Iuduéc haren lapidatzeco.

32. Ihardets ciecén Iesusec, Anhitz obra onic eracutsi vkan drauçuet neure Aitaganic: obra hetaric ceinagatic lapidatzen nauçue?

33. Ihardets cieçoten Iuduéc, cioitela, Obra onagatic ezaugu lapidatzen, baina blasphemioagatic, eta ceren hic guiçon aicelaric eguiten baituc eure buruä Iainco.

Irakurri kapitulu osoa Joan 10