Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 10:16-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Berce ardiric-ere badut cein ezpaitirade arthegui hunetaco: hec-ere ekarri behar ditut: ecen ene voza ençunen duté, eta eguinen da artheguibat eta artzaimbat.

17. Halacotz maite nau ni Aitac, ceren nic eçarten baitut neure vicia, berriz hura har deçadançat.

18. Nehorc eztraut hura edequiten, baina nic dut eçarten hura neure buruz: bothere dut haren eçarteco, eta bothere dut berriz haren hartzeco. Manamendu haur recebitu dut neure Aitaganic.

19. Orduan berriz dissensione eguin cedin Iuduén artean propos haucgatic.

20. Eta erraiten çuten hetaric anhitzec, Deabrua du, eta erhotu doa: cergatic horri behatzen çaizquiote?

21. Bercéc erraiten çutén, Hitz hauc eztirade deabrua duenarenac: ala deabruac itsuén beguiac irequi ahal ditzaque?

22. Orduan Dedicationearen bestá eguin cedin Ierusalemen, eta neguä cen.

23. Eta passeatzen cen Iesus templean Salomonen galerian.

24. Ingura ceçaten bada hura Iuduéc, eta erran cieçoten, Noizdrano gure arimá daducac dudatan? baldin hi bahaiz Christ, erran ieçaguc frangoqui.

Irakurri kapitulu osoa Joan 10