Itun Zaharra

Itun Berria

Joan 1:4-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Hartan cen vicitzea, eta vicitzea cen guiçonén Arguia:

5. Eta Argui hunec ilhumbean arguitzen du: eta ilhumbeac hura eztu comprehenditu.

6. Içan da guiçon-bat Iaincoaz igorria, Ioannes deitzen cenic.

7. Haur ethor cedin testimoniage ekartera Arguiaz testifica leçançat, guciéc harçaz sinhets leçatençat.

8. Etzén hura Arguia, baina igorri cen Arguiaz testifica leçançát.

9. Haur cen Argui eguiazcoa, mundura ethorten den guiçon gucia arguitzen duena.

10. Munduan cen, eta mundua harçaz eguin içan da, eta munduac eztu hura eçagutu.

11. Beretara ethorri içan da, eta beréc eztute hura, recebitu.

12. Baina hura recebitu duten guciey, eman draue priuilegio Iaincoaren haour içateco, haren icenean sinhesten duteney:

13. Cein ezpaitirade iayo odoletaric, ez haraguiaren vorondatetic, ez guiçonaren vorondatetic: baina Iaincoaganic.

14. Eta Hitza haragui eguin içan da, eta habitatu içan da gure artean, (eta contemplatu vkan dugu haren gloriá, gloriá diot Aitaganic engendratu bakoitzarena beçala) gratiaz eta eguiaz bethea

15. Ioannesec testificatu vkan du harçaz, eta oihu eguin, cioela, Haur da ceinez erraiten-bainuen, Ene ondoan ethorten dena, ni baino aitzinecoago da: ecen ni baino lehen cen.

16. Eta haren abundantiatic guciéc recebitu v kan dugu, eta gratia gratiagatic.

17. Ecen Leguea Moysesez eman içan da, baina gratiá eta eguiá Iesus Christez eguin içan da.

18. Iaincoa nehorc eztu ikussi egundano, Aitaren bulharrean den seme bakoitzac berac declaratu draucu.

Irakurri kapitulu osoa Joan 1