Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 9:20-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Cioela, Haur da Iaincoac çuey ordenatu drauçuen Testamentuco odola.

21. Guero Tabernaclea-ere halaber, eta cerbitzuco vnci guciac, odolez ihizta citzan.

22. Eta quasi gauça guciac Leguearen arauez odolez purificatzen dirade, eta odol issurtze gabe barkamenduric ezta eguiten.

23. Behar içan da beraz ceruètan diraden gaucén figurác, hunelaco gauça hauçaz purifica litecen, baina celestial berac purifica ditecen hauc diraden baino sacrificio hobez.

24. Ecen Iesus ezta leku saindu escuz eguinetan sarthu, cein baitziraden eguiazcoey ihardesten cerauecen figurác: baina ceruän berean, orain Iaincoaren beguitharte aitzinean guregatic comparitzeco.

25. Baina ez anhitzetan bere buruä offrenda deçançát, Sacrificadore subiranoa leku sainduetan vrthe guciaz berceren odolequin sartzen cen beçala.

26. (Bercela suffritu behar vkan çuqueen anhitzetan munduaren fundationeaz gueroztic) baina orain behin seculén consummationean, bekatuaren destructionetan, bere buruäzco sacrificioaz comparitu içan da.

27. Eta hala nola ordenatu baitzaye guiçoney behin hiltzera, eta guero iugemendua:

28. Halaber Christ-ere behin offrendatu içanic anhitzen bekatuac aboli litzançát, berrizco aldian bekatu gabe aguerturen çaye haren beguira daudeney saluamendutacotz.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 9