Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 7:21-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Baina haur iuramendurequin, hari erran vkan draucanaz, Iuratu vkan dic Iaunac, eta etziayóc doluturen, Hi aiz Sacrificadore eternalqui Melchisedech-en façoinera)

22. Hambatenaz alliança hobeagoren fiadore eguin içan da Iesus.

23. Eta Sacrificadoréz den becembatean, anhitz eguin içan dirade, ceren herioaz empatchatzen baitziraden egoitera.

24. Baina hunec, ceren eternalqui egoiten baita, Sacrificadoregoa perpetualbat du.

25. Eta halacotz salua-ere perfectoqui ahal ditzaque, harçaz Iaincoagana hurbiltzen diradenac, bethi vici delaric hecgatic ararteco içateco.

26. Ecen beharra guenduen halaco Sacrificadore subiranobat guenduen, saindua, innocenta, macularic gabea, bekatoretaric separatua, ceruäc baino gorago altchatua:

27. Ceinec ezluen beharric egun oroz, berce Sacrificadore subiranoéc beçala, lehenic bere bekatuacgatic sacrificioric offrendatu, guero populuarenacgatic: ecen haur behingoaz eguin vkan du bere buruä offrendaturic.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 7