Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 4:4-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Ecen nombeit hunela erran vkan du çazpigarren egunaz den becembatean, Eta reposa cedin Iaincoa çazpigarren egunean bere obra gucietaric.

5. Eta hunetan berriz, Baldin seculan sarthuren badirade ene reposean.

6. Ikussiric bada oraino batzu sartzen diradela hartan, eta lehenic denuntiatu içan çauenac eztiradela sarthu içan bere incredulitatearen causaz:

7. Berriz determinatzen du egun iaquin-bat, Egun, Dauid baithan erraiten duela hambat demboraren buruän (nola erran içan baita) Egun baldin haren voza ençun badeçaçue, eztitzaçuela gogor çuen bihotzac.

8. Ecen baldin Iosuec hæy eman balaraue reposic, etzatequeen guehiagoric berce egunez minçatu.

9. Halacotz, guelditzen çayó sabbathgoabat Iaincoaren populuari.

10. Ecen Iaincoaren reposean sarthu içan dena, reposatu içan da hura-ere bere obretaric, Iaincoa beretaric beçala.

11. Daguigun bada diligentia repos hartan sartzera: nehor eztadin eror desobedientiazco exemplu berera.

12. Ecen Iaincoaren hitza vici da eta efficaciotaco, eta den ezpata bi ahotacoric baino penetrantago: eta ardiesten du arimaren eta spirituaren, bayeta iuncturén eta hunén diuisionerano: eta da pensamenduén eta bihotzeco intentionén iuge

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 4