Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 13:11-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ecen abrén gorputzac, ceinén odola ekarten baita bekatuagatic sanctuariora Sacrificadore subiranoaz, erratzen dirade tendetaric lekora.

12. Halacotz Iesusec-ere, sanctifica leçançát populua bere-odolaz, suffritu vkan du portaleaz campotic.

13. Ilki gaitecen bada harengana tendetaric lekora haren ignominiá ekarten dugula.

14. Ecen eztugu hemen ciuitate permanentic: baina ethorteco denaren ondoan gabiltza.

15. Harçaz bada offrenda dieçogun ardura Iaincoari, laudoriozco sacrificio, erran nahi baita, haren icena confessatzen duten ezpainén fructua.

16. Bada beneficentia eta communicationea eztaquizquiçuela ahanz: ecen halaco sacrificioéz placer hartzen du Iaincoac.

17. Obeditzaçue çuen guidaçaleac, eta susmetti çaquiztéz ecen hec veillatzen duté çuen arimacgatic, contu rendatu behar dutenec beçala: eguiten dutena alegueraqui eguin deçatençat, eta ez gogoz garaitic: ecen hura ezliçateque çuen probetchutan.

18. Othoitz eguiçue guregatic: ecen asseguratzen gara conscientia ona dugula, desiratzen dugularic gauça gucietan honestqui conuersatzera.

19. Eta hambatez guehiago othoitz eguiten drauçuet haur daguiçuen, sarriago restitui naquiçuençát.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 13