Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 11:14-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Ecen gauça hauc erraiten dituztenéc, claroqui eracusten dute ecen bere herriaren ondoan dabiltzala.

15. Eta segur, baldin harçaz orhoit içan balirade ceinetaric ilki içan baitziraden, itzultzeco dembora baçuten:

16. Baina orain hobeagobat desiratzen duté, erran nahi baita celestiala: hunegatic Iaincoari berari-ere etzayó laido hayén Iainco deitzera, ecen preparatu cerauen ciuitatebat.

17. Fedez offrenda ceçan Abrahamec Isaac, enseyatu içan cenean, eta seme bakoitza offrenda ceçan, promessac recebitu vkan cituenac:

18. (Ceini erran içan baitzayón, Isaactan deithuren çaic hacia)

19. Estimaturic ecen Iaincoac hiletaric-ere resuscita ahal leçaquela: nondic are hura conformitatez recruba baitzeçan.

20. Fedez, ethorteco ciraden gaucéz benedica citzan Isaac-ec Iacob eta Esau.

21. Fedez, Iacob-ec hiltzean Iosephen semetaric batbedera benedica ceçan: eta adora ceçan bere makila buru gainean bermaturic.

22. Fedez, Iosephec hiltzean eguin ceçan mentione Israeleco haourrén ilkiteaz: eta bere heçurréz manamendu eman ceçan.

23. Fedez, Moyses sorthu içan cenean, gorde içan cen bere ahaidéz hirur hilebethez, ceren haour ederra baitzacussaten, eta ezpaitziraden beldur Regueren ordenançaren.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 11