Itun Zaharra

Itun Berria

Hebrearrei 10:21-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Eta badugula Sacrificadore handibat Iaincoaren etchearen carguä duenic:

22. Goacen eguiazco bihotzequin eta fedezco segurançarequin, conscientia gaichtotaric bihotzac chahuturic:

23. Eta ikuciric gorputza vr chahuz, daducagun gure sperançaren confessionea variatu gabe (ecen fidel da promettatu duena)

24. Eta gogoa demogun elkarri charitatera eta obra onetara incitatzeco:

25. Vtziten eztugularic gure congregationea, batzuc costuma duten beçala, baina exhortatzen dugularic elkar: eta haur hambatenaz guehiago cembatenaz baitacussaçue hurbiltzen dela egun hura.

26. Ecen baldin iaquiara bekatu badaguigu eguiaren eçagutzea recebituz gueroztic, ezta guehiago sacrificioric bekatuacgatic guelditzen:

27. Baina iudicioaren beguira egoite terriblebat, eta suaren furia aduersarioac iretsiren dituen-bat.

28. Baldin cembeitec menospreciatu balu Moysesen Leguea, misericordiaric batre gabe, biguen edo hiruren testimoniagetic hiltzen cen.

29. Cembatez vste duçue tormenta borthitzagoa merecitu duqueela, Iaincoaren Semea oinén azpian eçarri vkan duqueenac, eta alliançaco odola, ceinez sanctificatu baitzén, profanotan estimatu duqueenac: eta gratiazco Spirituari iniuria eguin drauqueonac?

30. Ecen badaçagugu erran duena, Ene da mendecatzea, nic rendaturen dut, dio Iaunac. Eta berriz, Iaunac iugeaturen du bere populua.

31. Gauça horriblea da Iainco viciaren escuetara erortea.

32. Orhoit çaitezte aitzineco egunéz, ceinetan illuminatu içan cinetenaz gueroztic, affictionezco combat handi suffritu vkan baituçue:

33. Alde batetic gucién monstrançatan escarnioz eta tribulationez eçarri içan çarete: eta berce aldetic statu hartan erabilten ciradenenén lagun eguin içan çaretenean.

34. Ecen ene estecaduretaco afflictionean-ere participant eguin içan çarete, eta çuen onén galtzea bozcariorequin recebitu vkan duçue: cinaquitelaric ceuroc baithan onhassun hobebat duçuela ceruètan, eta permanent denic.

35. Ezteçaçuela bada iraitz çuen confidançá, ceinec baitu recompensa handia.

36. Ecen patientia behar duçue, Iaincoaren vorondatea eguin duqueçuenean promessa recebi deçaçuençát.

37. Ecen oraino dembora appurto appurtobat, eta ethorteco dena ethorriren da, eta eztu beranthuren .

38. Eta iustoa fedez vicico da: baina baldin cembeit apparta badadi, eztu ene arimác hartan placeric hartzen.

39. Baina gu ezgara perditionetara appartatzen garenac, baina fedeari iarreiquiten guiaizquionac arimaren saluamendutan.

Irakurri kapitulu osoa Hebrearrei 10