Itun Zaharra

Itun Berria

Galaziarrei 6:5-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Ecen batbederac bere cargá ekarriren du.

6. Bada communica bieçó hitzean iracasten denac, bere iracasleari, on gucietaric.

7. Etzaiteztela engana: Iaincoa ecin escarnia daite: ecen cer-ere ereinen baitu guiçonac, hura bilduren-ere du.

8. Ecen bere haraguiaren ereiten duenac, haraguitic bilduren du corruptione: baina Spirituaren ereiten duenac, Spiritutic bilduren du vicitze eternala.

9. Bada vnguiguitez ezgaitecela enoya: ecen bere sasoinean bilduren dugu, baldin lacho bilha ezpagaitez.

10. Bada dembora duguno, daguiegun vngui guciey, baina principalqui fedeco domesticoey.

11. Badacussaçue cein letra lucez scribatu drauçuedan neure escuz.

12. Nor-ere nahi baitirade apparent eracutsi haraguian, hec bortchatzen çaituztez circonciditu içatera: solament Christen crutzeagatic persecutioneric suffri ezteçatençát.

13. Ecen circonciditzen diradenéc berec-ere eztute Leguea beguiratzen: baina nahi duté çuec circoncidi çaitezten, çuen haraguian gloria ditecencát.

14. Baina niri guertha eztaquidala gloria nadin Iesus Christ gure Iaunaren crutzean baicen: ceinez mundua niri crucificatu baitzait, eta ni munduari.

15. Ecen Iesus Christean ez circoncisioneac du deusbalio, ez preputioac, baina creatura berriac

16. Eta nor-ere regla hunen araura ebilten baitirade, baquea içanen da hayén gainean eta misericordia, eta Iaincoaren Israelen gainean.

Irakurri kapitulu osoa Galaziarrei 6