Itun Zaharra

Itun Berria

Galaziarrei 6:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Anayeác, baldineta erori içan bada guiçon-bat cembeit faltatan, çuec spiritual çaretenoc goiti eçaçue haina emetassunetaco spiriturequin: consideratzen dualaric eure buruä, hi-ere tenta ezadin .

2. Elkarren cargác egar itzaçue: eta halaz compli eçaçue Christen Leguea.

3. Ecen baldin norbeitec vste badu cerbait dela, deus eztelaric, harc bere fantasiaz bere buruä enganatzen du.

4. Bada bere obrá experimenta beça batbederac: eta orduan bere baithan gloria vkanen du, eta ez berceric baithan.

5. Ecen batbederac bere cargá ekarriren du.

6. Bada communica bieçó hitzean iracasten denac, bere iracasleari, on gucietaric.

7. Etzaiteztela engana: Iaincoa ecin escarnia daite: ecen cer-ere ereinen baitu guiçonac, hura bilduren-ere du.

8. Ecen bere haraguiaren ereiten duenac, haraguitic bilduren du corruptione: baina Spirituaren ereiten duenac, Spiritutic bilduren du vicitze eternala.

9. Bada vnguiguitez ezgaitecela enoya: ecen bere sasoinean bilduren dugu, baldin lacho bilha ezpagaitez.

10. Bada dembora duguno, daguiegun vngui guciey, baina principalqui fedeco domesticoey.

11. Badacussaçue cein letra lucez scribatu drauçuedan neure escuz.

12. Nor-ere nahi baitirade apparent eracutsi haraguian, hec bortchatzen çaituztez circonciditu içatera: solament Christen crutzeagatic persecutioneric suffri ezteçatençát.

Irakurri kapitulu osoa Galaziarrei 6