Itun Zaharra

Itun Berria

Galaziarrei 3:16-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Abrahami bada promessac erran içan çaizquio, eta haren haciari. Eztu erraiten, Eta haciey, anhitzez minço baliz beçala: baina batez beçala, Eta hire haciari, cein baita Christ.

17. Haur bada diot, lehenetic Iaincoaz Christen respectuz confirmatu içan den alliançá, laur-ehun eta hoguey eta hamar vrtheren buruän ethorri içan den Legueac eztuela hausten, promessa aboli deçançát.

18. Ecen baldin heretagea Leguetic bada, ez ia promessetic: baina Abrahami promessetic eman vkan drauca Iaincoac.

19. Certaco da beraz Leguea? Transgressionén causaz eratchequi içan da, ethor leiteno haci hura ceini promessa eguin içan baitzayó, eta Leguea ordenatu içan da Aingueruéz, Ararteco baten escuz.

20. Eta Arartecoa ezta batena: baina Iaincoa bat da.

21. Leguea beraz Iaincoaren promessén contra eratchequi içan da? Guertha eztadila. Ecen eman içan baliz Leguea ceinec viuifica ahal leçan, segur Leguetic liçate iustitiá.

22. Baina ertsi vkan du Scripturác gucia bekatuaren azpian, promessa Iesus Christen fedeaz eman lequiençát sinhesten duteney.

23. Bada fedea ethor cedin baino lehen, Leguearen azpian beguiratzen guinen ertsiac reuelatzeco cen federa heltzeco.

24. Bada, Leguea gure pedagogo içan da Christgana, fedez iustifica guentecençát.

25. Baina fedea ethorriz gueroztic, ezgara guehiagoric pedagogoren azpian.

26. Ecen guciác Iaincoaren haour çarete Iesus Christ baithango fedeaz.

Irakurri kapitulu osoa Galaziarrei 3