Itun Zaharra

Itun Berria

Galaziarrei 2:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guero hamalaur vrtheren buruän, berriz igan nendin Ierusalemera Barnabasequin, eta Tite-ere harturic.

2. Eta igan nendin reuelationez, eta hæy communica niecén Gentilén artean predicatzen dudan Euangelioa, baina particularqui estimatan diradeney, neholere alfer laster aznaguian edo eguin eznuen.

3. Baina Tite-ere, cein baitzén enequin, Grec bacen-ere, etzedin bortcha circonciditu içatera.

4. Anaye falsu Eliçán bere buruz nahastecatuén causaz, cein sar baitzitecen gure libertate Iesus Christean dugunaren espia içatera, gu suiectionetara erekar guençatençát.

5. Eta suiectionez ezquitzaizte susmettitu momentbat-ere, Euangelioco eguiác çuetan iraun leçançát.

6. Eta eztut deus ikassi cerbait diradela irudi dutenetaric (nolaco noizpait içan diraden, etzait deus hunquitzen: ecen Iaincoac eztu guiçonaren campoco apparentiá hartzen) ecen estimatan diradenéc eztraudaté deus guehiagoric communicatu.

7. Baina contrariora, ikussi vkan çutenean ecen Preputioco Euangelioaren predicationea niri eman içan çaitadala, Circoncisionecoa Pierrisi beçala:

8. (Ecen Pierris baithan obratu vkan duenac Circoncisioneco Apostolutassunera, obratu vkan du ni baithan-ere Gentiletara.)

9. Eta eçagutu çutenean niri eman içan çaitadan gratiá, Iacquesec eta Cephasec eta Ioannesec (habe diradela estimatuéc) lagunçazco escuinac eman drauzquigute niri eta Barnabasi: gu Gentiletarát guendoacençát eta hec Circoncisionecoètarat:

10. Solament auisatu gaituzte paubréz orhoit guentecen: eta haren beraren eguitera arthatsu içan naiz.

11. Eta ethorri, içan cenean Pierris Antiochera, bekoquiz resisti nieçon hari, ceren reprehenditzeco baitzén.

12. Ecén Iacquesganic batzu ethor citecen baino lehen, Gentilequin batean iaten çuen: baina ethorri içan ciradenean, retira eta separa cedin hetaric Circoncisionecoén beldurrez.

Irakurri kapitulu osoa Galaziarrei 2