Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 4:8-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Gaineracoaz, anayeác, gauça eguiazco diraden guciac gauça honest guciac, iustoac, purac, amoriotacoac, icen onetacoac, baldin edocein verthute bada eta edocein laudorio, gauça hautan pensa eçaçue:

9. Cein ikassi-ere baitituçue, eta recebitu, eta ençun, eta ikussi-ere nitan. Gauça hauc bada eguin itzaçue, eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin.

10. Alegueratu içan naiz Iaunean haguitz, ceren ia azquenecotz arrapherdatu çareten çuen niçazco ansián: hartan pensatzen-ere bacendutén, baina commoditateric etzindutén

11. Eznaiz minço deusen peitu içanez: ecen nic ikassi dut erideiten naicenaren araura content içaten.

12. Eta badaquit behera içaten, badaquit abundant içaten-ere: leku gucietan eta gauça gucietan ikassi dut asse içaten eta gosse içaten, eta abundant içaten eta peitu içaten.

13. Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz:

14. Badaric-ere vngui eguin duçue ceren elkarrequin ene afflictionera communicatu vkan baituçue.

15. Eta çuec-ere badaquiçue, Philippianoác, ecen Euangelioaren predicatione hatsean, Macedoniaric partitu nincenean, eceinere Eliçac etzarautala deus communicatu har eta emanezco beharquian, çuec ceuroc baicen.

16. Ecen Thessalonican nincenean, behin eta berriz, behar nuena igorri vkan drautaçue.

17. Ez emaitzeren galdez nagoelacotz: baina galdeguiten dut fructua eçagut daquiçuen contura çuen abantailletan.

18. Bada recebitu vkan ditut gauça guciac, eta abundantia dut: complitu içan naicela, diot, Epaphroditeganic recebituric çueçaz igorriac, vrrin onetaco vssain anço, Iaincoaren gogaraco eta placentiataco sacrificio.

19. Ene Iaincoac-ere supplituren du behar vkanen duçuen gucia, bere abrastassunaren araura gloriarequin Iesus Christean.

20. Bada gure Iainco eta Aitari dela gloria secula seculacotz. Amen.

21. Salutaitzaçue saindu guciac Iesus Christean Salutatzen çaituztez enequin diraden anayéc.

22. Salutatzen çaituztéz saindu guciéc, eta principalqui Cesaren etchecoéc.

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 4