Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 4:3-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta hiri-ere othoitz eguiten drauat, neure eguiazco laguná, aiuta ditzan emazte enequin batean bataillatu diradenac Euangelioan, eta Clementequin eta ene berce aiutaçalequin, ceinén icenac baitirade vicitzeco liburuän.

4. Aleguera çaitezte Iaunean bethiere: berriz diot, aleguera çaitezte.

5. Çuen modestiá eçagut bedi guiçon guciéz: Iauna hurbil da.

6. Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari.

7. Eta Iaincoaren baque adimendu gucia iragaiten duenac beguiraturen ditu çuen bihotzac eta çuen adimenduac Iesus Christean.

8. Gaineracoaz, anayeác, gauça eguiazco diraden guciac gauça honest guciac, iustoac, purac, amoriotacoac, icen onetacoac, baldin edocein verthute bada eta edocein laudorio, gauça hautan pensa eçaçue:

9. Cein ikassi-ere baitituçue, eta recebitu, eta ençun, eta ikussi-ere nitan. Gauça hauc bada eguin itzaçue, eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin.

10. Alegueratu içan naiz Iaunean haguitz, ceren ia azquenecotz arrapherdatu çareten çuen niçazco ansián: hartan pensatzen-ere bacendutén, baina commoditateric etzindutén

11. Eznaiz minço deusen peitu içanez: ecen nic ikassi dut erideiten naicenaren araura content içaten.

12. Eta badaquit behera içaten, badaquit abundant içaten-ere: leku gucietan eta gauça gucietan ikassi dut asse içaten eta gosse içaten, eta abundant içaten eta peitu içaten.

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 4