Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 4:11-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eznaiz minço deusen peitu içanez: ecen nic ikassi dut erideiten naicenaren araura content içaten.

12. Eta badaquit behera içaten, badaquit abundant içaten-ere: leku gucietan eta gauça gucietan ikassi dut asse içaten eta gosse içaten, eta abundant içaten eta peitu içaten.

13. Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz:

14. Badaric-ere vngui eguin duçue ceren elkarrequin ene afflictionera communicatu vkan baituçue.

15. Eta çuec-ere badaquiçue, Philippianoác, ecen Euangelioaren predicatione hatsean, Macedoniaric partitu nincenean, eceinere Eliçac etzarautala deus communicatu har eta emanezco beharquian, çuec ceuroc baicen.

16. Ecen Thessalonican nincenean, behin eta berriz, behar nuena igorri vkan drautaçue.

17. Ez emaitzeren galdez nagoelacotz: baina galdeguiten dut fructua eçagut daquiçuen contura çuen abantailletan.

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 4