Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 4:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Halacotz, ene anaye maiteác, eta desiratuác ene bozcarioa eta coroá, hunela egon çaitezte gure Iaunean, ene maiteác.

2. Euodiari othoiztez nagoca, eta Synticheri othoiztez nagoca diraden affectione ber-batetaco Iaunean.

3. Eta hiri-ere othoitz eguiten drauat, neure eguiazco laguná, aiuta ditzan emazte enequin batean bataillatu diradenac Euangelioan, eta Clementequin eta ene berce aiutaçalequin, ceinén icenac baitirade vicitzeco liburuän.

4. Aleguera çaitezte Iaunean bethiere: berriz diot, aleguera çaitezte.

5. Çuen modestiá eçagut bedi guiçon guciéz: Iauna hurbil da.

6. Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari.

7. Eta Iaincoaren baque adimendu gucia iragaiten duenac beguiraturen ditu çuen bihotzac eta çuen adimenduac Iesus Christean.

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 4