Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 3:14-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Baina gauçabat eguiten dut guibeletic diraden gauçác ahanzten ditudala, eta aitzinetic diraden gaucetara auançatzen naicela, chedeari narrayó, Iaincoaren garaitico vocationearen preçioari, Iesus Christ Iaunean.

15. Bada, perfect garen gucióc dugun sendimendu haour: eta baldin cerbait bercela senditzen baduçue, hura-ere Iaincoac reuelaturen drauçue.

16. Guciagatic-ere certara heldu içan baicara, hartan regla ber-batez ebil gaitecen, eta garen sendimendu ber-batetaco.

17. Anayeác, çareten gogo batez ene imitaçale, eta consideraitzaçue hala dabiltzanac, nola gu baiquaituçue exemplutan.

18. Ecen anhitz dirade dabiltzanac ceineçaz anhitzetan erran vkan baitrauçuet, eta orain-ere nigarrez nagoela erraiten, Christen crutzearen etsay diradela:

19. Ceinén fina baita perditionea, ceinén Iaincoa, sabela, eta gloriá hayén confusionerequin, pensatzen dutelaric lurreco gaucetan.

20. Baina gure conuersationea ceruètan da: nondic Saluadorearen-ere beguira baicaude, cein baita Iesus Christ Iauna,

21. Ceinec transformaturen baitu gure gorputz ezdeusa, haren gorputz gloriosoaren conforme eguin dadinçát, gauça guciac-ere bere suiet eguin ahal ditzaqueen verthutearen araura.

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 3