Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 3:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Gaineracoaz den becembatean, ene anayeác, aleguera çaitezte Iaunean: Gauça berén çuey scribatzera niri etzait herabe, eta çuen segurançá da.

2. Gogoa eyeçue orey, gogoa eyeçue obrero gaichtoey, gogoa emoçue concisioneari.

3. Ecen gu gara Circoncisionea, Iaincoa spirituz cerbitzatzen dugunoc, eta gloriatzen garenoc Iesus Christean eta haraguian confidançaric eztugunoc:

4. Nic cerçaz haraguian-ere confidança dudan badut-ere. Baldin cembeit bercec vste badu confidançaric duela haraguian, nic guehiago.

5. Bainaiz çortzi garreneco egunean circonciditua, bainaiz Israel arraçatic, Beniaminen leinutic, Hebraico Hebraicoetaric, religionez Phariseu:

6. Zeloz den becembatean Eliçaren persecutaçale: Leguean den iustitiaz den becembatean, estacuru gabe.

7. Baina irabacitan nadutzan gauçác, caltetaco estimatu vkan ditut Christen amorecatic.

8. Bayeta segur gauça guciac calte diradela estimatzén dut Iesus Christ neure Iaunaren eçagutzearen excellentiagatic: ceinagatic gauça hauçaz gucioçaz neure buruä billuci vkan baitut, eta gorotz beçala eduquiten ditut, Christ irabaz deçadançát.

9. Eta eriden nadin hartan, ez neure iustitia Legueaz dena dudalaric, baina Christen fedeaz dena, cein baita, Iaincoaganic fedez den iustitiá:

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 3