Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 2:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Etzaudetela batbedera cein çuen commoditatetara behá, baina bercerenetara-ere.

5. Bada biz çuetan Iesus Christ baithan-ere içan den affectionea.

6. Ceinec Iaincoaren formán celaric ezpaitu estimatu harrapatze Iaincoaren bardin içatea: 7 Badaric-ere bere buruä ezdeustu vkan du, cerbitzari forma harturic, guiçonén irudico eguin içanic, eta formaz eriden içanic guiçon beçala:

8. Bere buruä beheratu vkan du obedient eguin içanic heriorano, are herio crutzecorano.

9. Halacotz Iaincoac-ere hura subiranoqui goratu vkan du, eta icen-bat eman vkan drauca icen gucién gaineco denic:

10. Iesusen icenean ceruètacoén eta lurrecoén eta luppecoén belhaun gucia gur dadinçát:

11. Eta mihi guciac confessa deçan ecen Iaun dela Iesus Christ, Iainco Aitaren glorián.

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 2