Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 2:22-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Baina harçazco experientiá eçagutzen duçue, nola, semeac aitá cerbitzatzen duen beçala, enequin cerbizatzen ari içan den Euangelioan.

23. Hura bada sperança dut igorriren drauçuedala, neure eguitecoey dreçu eman drauqueedan sarrienaz.

24. Eta seguratzen naiz Iaunean, ecen neuror-ere sarri ethorriren naicela çuetara.

25. Baina necessario cela estimatu vkan dut çuetara igortera Epaphrodite anayea eta aiutaçalea eta guerlaco neure laguna, çuen Apostolu-ere dena, eta nic behar vkan dudanaren administraçalea.

26. Ecen harc çuec gucioc desiratzen centuzten, eta guciz desplacer çuen ceren eri içan cela aditu vkan baitzenduten.

27. Eta segur eri içan da hiltzeco statuan: baina Iaincoac misericordia eguin vkan drauca, eta ez hari solament baina niri-ere, tristitia tristitiaren gainera eznuençát.

28. Bada, hambat affectione handizago hura igorri vkan dut, hura ikussiric berriz aleguera çaiteztençát, eta nic hambat tristitia gutiago dudançát.

29. Recebi eçaçue bada hura gure Iaunean bozcario gucirequin: eta halaco diradenac estimatan eduquitzaçue.

30. Ecen Christen obragatic heriorano hurbildu içan da, bere vicia abandonnaturic, suppli leçançát çuen ene baitharaco cerbitzu peitua.

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 2