Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 1:23-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Ecen hertsen naiz alde bietaric, desir dudalaric partitzera eta Christequin içatera: ecen haur vnguiz hobeago dut:

24. Baina haraguian egon nadin necessarioago da çuengatic.

25. Eta haur seguratuqui badaquit, ecen egonen naicela eta perseueraturen dudala çuequin gucioquin çuen auançamendutan, eta çuen fedearen bozcariotan.

26. Abunda dadinçát çuen gloriationea Iesus Christean niçaz, ene berriz çuetaraco ethorteaz.

27. Solament Christen Euangelioari dagocan beçala conuersa eçaçue, bada ethor nadin eta ikus çaitzatedan, bada absent naicén, adi deçadan çuen eguitecoez, ecen perseueratzen duçuela spiritu batetan, gogo batez elkarrequin Euangelioaren fedeaz combatitzen çaretelaric, eta contrastez deusetan icitzen etzaretelaric:

28. Cein baita hayén perditionetaco seignale, eta çuen saluamendutaco, eta haur Iaincoaganic.

29. Ecen çuey eman içan çaiçue Christgatic, ez solament hura baithan sinhestea, baina harengatic suffritzea-ere:

30. Nitan ikussi duçuen, eta orain ençuten duçuen combat bera duçuela.

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 1