Itun Zaharra

Itun Berria

Filipoarrei 1:14-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eta anayetaric anhitz gure Iaunean ene estecaduréz asseguraturic, ausartquiago hitzaz minçatzera hauçu baitirade.

15. Eta batzuc behinçát inuidiaz eta contentionez, eta bercéc vorondate onez-ere Christ predicatzen duté:

16. Batzuc, diot, contentionez Christ denuntiatzen duté ez purqui, ene estecadurác afflictionez emendatu vstez:

17. Baina bercéc charitatez, daquitelaric ecen Euangelioaren defensionetan eçarri içan naicela.

18. Cer bada? nola-ere baita, bada fictionez, bada eguiaz, Christ predicatzen da: eta hunetan alegueratzen naiz, eta alegueraturen-ere.

19. Ceren baitaquit, ecen haur ethorriren çaitadala saluamendutara çuen orationéz, eta Iesus Cristen Spirituaren aiutáz,

20. Ene iguriquite fermuaren eta sperançaren araura, ecen deusetan eznaicela confus içanen, aitzitic libertate gucirequin bethiere beçala, orain-ere magnificaturen dela Christ ene gorputzean, vicitzez bada hiltzez bada.

21. Ecen niri Christ irabaizte çait vicitzera eta hiltzera.

22. Ala haraguian vicitzera probetchu dudanez, eta cer hauta deçaquedan, eztaquit.

23. Ecen hertsen naiz alde bietaric, desir dudalaric partitzera eta Christequin içatera: ecen haur vnguiz hobeago dut:

24. Baina haraguian egon nadin necessarioago da çuengatic.

25. Eta haur seguratuqui badaquit, ecen egonen naicela eta perseueraturen dudala çuequin gucioquin çuen auançamendutan, eta çuen fedearen bozcariotan.

26. Abunda dadinçát çuen gloriationea Iesus Christean niçaz, ene berriz çuetaraco ethorteaz.

Irakurri kapitulu osoa Filipoarrei 1