Itun Zaharra

Itun Berria

Filemoni 1:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. PAVLEC Iesus Christen presonerac, eta anaye Timotheoc, Philemon gure maiteari eta lagunari,

2. Eta Aphia maiteari, eta Archippe gure soldado-quideari, eta hire etheco Eliçari:

3. Gratia dela çuequin eta baquea gure Iainco Aitaganic eta Iesus Christ Iaunaganic.

4. Esquerrac emaiten dirautzat neure Iaincoari, bethiere hiçaz memorio eguiten dudalaric neure orationetan,

5. Ceren baitançut hire charitatea, eta fedea cein baituc Iesus Iauna baithara, eta saindu guciac baithara:

6. Hire fedearen communicationea botheretsu dençát, eçagut dadinçát çuetan den on gucia Iesus Christez.

7. Ecen bozcario handi diagu eta consolatione hire charitateaz, ceren sainduén halsarrac hiçaz recreatu icen baitirade, anayé.

8. Halacotz, Iesus Christean libertate handi badut-ere hiri eguimbide duanaren manatzeco:

9. Badere charitateagatic lehen othoitzez niagoc, hunelaco banaiz-ere, bainaiz Paul ancianoa, eta orain presoner-ere Iesus Christgatic.

10. Othoitzen aut bada neure seme Onesimo estecailluetan engendratu vkan dudanagatic:

11. Berce orduz ez hire probetchutaco içan denagatic, baina orain hire eta ene probetchutaco denagatic: cein igorten baitrauát.

12. Hic bada hori, erran nahi baita, ene halsarrac, recebi eçac.

13. Cein nic nahi bainuen neurequin eduqui, hire orde cerbitza nençançát Euangelioaren estecailluetan:

14. Baina hire vorondatea gabe eztiát deus eguin nahi vkan bortchaz beçala ezlicençát hire vnguia, baina gogo onezco.

15. Ecen aguian halacotz hireganic partitu içan duc appurbatetacotz, bethierecotz recebi eçançát:

Irakurri kapitulu osoa Filemoni 1