Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 9:6-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Badaric-ere ecin date Iaincoaren hitza erori den: ecen eztirade Israeleco diraden guciac, Israel.

7. Eta ceren Abrahamen haci diraden eztirade halacotz guciac haour, baina Isaactan haci deithuren çaic hiri.

8. Erran nahi da, eztiradela haraguiaren haour diradenac, ha1acotz Iaincoaren haour: baina promessaren haour diradenac estimatzen diradela hacitan.

9. Ecen promessaren hitza haur da, Dembora hunetan ethorriren naiz, eta Sarac vkanen du semebat.

10. Eta ez haur solament, baina Rebeccac-ere batganic concebitu çuenean, baitzén, gure aita Isaacganic.

11. Ecen oraino haourrac sorthu gabe, eta hec vnguiric ez gaizquiric eguin gabe (Iaincoaren ordenançá electionearen araura legoençát,

12. Ez obrén baina deitzen duenaren partez) erran içan çayon hari, Guehienac cerbitzaturen din chipiena.

13. Scribatua den beçala, Iacob onhetsi dut eta Esau gaitzetsi.

14. Cer beraz erranen dugu? Ala da iniustitiaric Iaincoa baithan? Guertha eztadila.

15. Ecen Moysesi erraiten drauca, Pietate vkanen diát pietate eguin nahi vkanen draucadanaz, eta misericordia eguinen diarocat misericordia eguin nahi vkanen draucadanari.

16. Halacotz beraz electionea ezta nahi duenaren, ez laster eguiten duenaren, baina Iainco misericordia eguiten duenaren.

17. Ecen badiotsa Scripturác Pharaori, Hunetacotz ber suscitatu aut, eracuts deçadançát hitan neure botherea, eta denuntia dadinçát ene icena lur gucian.

18. Beraz nahi duenari misericordia eguiten drauca, eta nahi duena gogortzen du.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 9