Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 9:22-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Eta cer da, baldin eracutsi nahiz Iaincoac hirá, eta eçagut eraci nahiz bere botherea, suffritu baditu patientia handitan hirazco vnci galtzecotzat apprestatuac?

23. Eta bere gloriazco abrastassunén eçagut eraciteco misericordiazco vnci gloriataco apprestatu dituenetara?

24. Cein deithu-ere baititu diot gu, ez solament Iuduetaric, baina Gentiletaric-ere.

25. Nola Osea baithan-ere erraiten baitu, Deithuren dut ene populu etzena, neure populu: eta niçaz onhetsi etzena, neure onhetsi.

26. Eta içanen da, erran içan çayen lekuan, Etzarete ene populu çuec, han deithuren baitirade Iainco viciaren haour.

27. Esaias-ere oihuz dago Israelen gainean, Israeleco haourrén contua itsassoco sablea beçala licen orduan, restançác dirade saluaturen

28. Ecen Iaunac acabatzen eta laburtzen du beharquia iustitiarequin: ceren beharqui laburtubat eguinen baitu Iaunac lurraren gainean.

29. Eta lehen Esaiasec erran çuen beçala, Baldin armadén Iaunac vtzi ezpaleraucu hacia, Sodoma beçalacatu guinatequeen, eta Gomorrha irudi vkan guenduqueen.

30. Cer beraz erranen dugu? Ecen Gentil iustitiari etzarreitzanéc, iustitia ardietsl vkan dutela: etare iustitia fedezcoa:

31. Baina Israel, iustitiazco Legueari çarreicalaric, iustitiazco Leguera eztela heldu içan.

32. Cergatic? ceren ezpaita haur içan fedez, baina Legueco obréz beçala: ecen behaztopatu içan dirade behaztopagarrico harrian.

33. Scribatua den beçala, Huná, eçarten dut Sionen behaztopagarrico harria, eta trebucagarrico harria: eta nor-ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta confus içanen.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 9