Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 8:5-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Ecen haraguiaren arauezco diradenac haraguiaren gaucetara dirade affectionatu: baina Spirituaren arauezcoac, Spirituaren gaucetara.

6. Eta haraguiaren affectionea, herio da: baina Spirituaren affectionea, vicitze eta baque:

7. Ceren haraguiaren affectionea etsaigoa baita Iaincoaren contra: ecen Iaincoaren Leguearen ezta suiet: eta ecin-ere daite.

8. Beraz haraguian diradenac, Iaincoari placent ecin dirateque.

9. Ordea çuec etzarete haraguian, baina Spirituan: baldin behinçát Iaincoaren Spiritua habitatzen bada çuetan: baina baldin edoceinec Christen Spiritua ezpadu, haina ezta haren.

10. Eta baldin Christ çuetan bada, gorputza behinçát hil da bekatuaren causaz: baina Spiritua da vicitzea iustitiaren causaz.

11. Bada baldin Iesus hiletaric resuscitatu duenaren Spiritua habitatzen bada çuetan, Christ hiletaric resuscitatu duenac, viuificaturen ditu çuen gorputz mortalac-ere bere Spiritu çuetan habitatzen denaren causaz.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 8