Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 8:13-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Ecen baldin haraguiaren araura vici baçarete, hilen çarete: baina baldin Spirituaz gorputzaren eguitateac mortificatzen badituçue, vicico çarete.

14. Ecen Iaincoaren Spirituaz gobernatzen diraden guciac, Iaincoaren haour dirade.

15. Ecen eztuçue suiectionetaco spiritubat recebitu, berriz beldurretan içateco: baina recebitu duçue adoptionezco spiritua, ceinez oihu eguiten baitugu Abba, erran nahi baita, Aita.

16. Spiritu hunec berac testificatzen du gure spirituarequin batean, ecen Iaincoaren haour garela.

17. Eta baldin haour bagara, bayeta heredero: heredero, diot, Iaincoaren, eta Christen herederoquide, baldin ordea harequin batean suffritzen badugu, harequin batean glorifica gaitecençat.

18. Ecen estimatzen dut dembora hunetaco suffrimenduac eztiradela comparatzeco ethorteco den gloria gutan manifestaturen denarequin.

19. Ecen creaturác desir handiz beguira daude noiz Iaincoaren haourrac manifesta daitezqueen.

20. Ecen creaturác vanitatetara suiet dirade, ez bere nahiz, baina sperançaren azpian suiectionetan eçarri dituenaren causaz, hec-ere deliuraturen diradela corruptionearen suiectionetic, Iaincoaren haourrén gloriaren libertatean içateco.

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 8