Itun Zaharra

Itun Berria

Erromatarrei 6:8-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta baldin hil bagara Christequin, sinhesten dugu vicico-ere harequin garela:

9. Daquigularic ecen Christ hiletaric resuscitaturic, eztela guehiagoric hiltzen, herioac eztuela haren gainean guehiago dominationeric.

10. Ecen hil içan dena, bekatuari hil içan çayó behingotz: baina vici dena, Iaincoari vici çayó.

11. Hala çuec-ere estima eçaçue bekatuari hil çaizquiotela, baina Iaincoari vici çaizquiotela Iesus Christ gure Iaunaz.

12. Ezteçala bada regna bekatuac çuen gorputz mortalean, haren guthicietan bekatua obedi deçaçuençát.

13. Eta eztietzoçuela applica çuen membroac iniquitatezco harma içateco bekatuari: baina applica ietzoçue çuen buruäc Iaincoari, hiletaric viztu anço: eta çuen membroac iustitiataco harma içateco Iaincoari.

14. Ecen bekatuac eztu çuen gainean dominationeric vkanen: ecen etzarete Leguearen azpian, baina gratiaren azpian.

15. Cer bada? eguinen dugu bekatu, ceren Leguearen azpian ezgarén, baina gratiaren azpian? Guertha eztadila.

16. Ala eztaquiçue ecen noren-ere obeditzera cerbitzari iarten baitzarete, obeditzen duçuenaren cerbitzari çaretela: edo bekatuaren heriotara, edo obedientiaren iustitiatara?

Irakurri kapitulu osoa Erromatarrei 6